Ez da santamarinarik danbor hotsik gabe

Intza Trula 2025ko mai. 17a, 09:30

Eguraldia lagun zutela osatu zuten atzo festetako danborrada mitikoa. Egitarau oparoa ondu dute datozen egunetarako, eta astelehenean atsedena eginda, asteazkenera arte luzatuko dituzte jaiak.

Pasa den astetik santamarina festetan murgilduta daude herritarrak, baina atzo gauean izan zuten jaietako hitzordurik garrantzitsuena: danborrada, alegia. Eguraldi ederrak lagunduta egin zuten ibilbide osoa, eta ikusle gehienak Musika Plazan bildu baziren ere, kale ertze guztietan pilatu zen jendea danbor hotsen kalejiraz gozatzeko.

Atzo iluntzean abiatu zuten Santa Marina jaietako bigarren asteburua, eta, hain justu ere, datorren asteazkena bitarte izango da festez gozatzeko aukera.

Honakoa da egitaraua:

Maiatzak 17, larunbata

  • 10:00. Pilota txapelketako finalak, La Salle Zaharreko frontoian (euriarekin, Gaztelekuko pilotalekuan)
  • 11:00. Jalgi dantza taldearen saioa.
  • 12:00. XXII. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 11:30ean aurkeztu behar dira Santa Marinako tabernan.
  • Eguerdian, Agosti ta Barrena auzoan zehar ibiliko dira.
  • 17:30. Poltsa eta abanikoak margotzeko tailerra, Haize Orratz gaztelekuko hezitzaileen eskutik; 12-18 urte arteko gazteentzat.
  • 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga.
  • 23:30. Erromeria Itzal taldearekin.

Maiatzak 18, igandea

  • Goizean, kantu-jira auzoan zehar Arrai-Zopa lagun taldearekin.
    Herri kirolak: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Maddi Gesalaga eta Lierni Osa harri jasotzaileak.
  • 13:00. Parrilada, Zarautz Trikek girotuta.
  • 18:30. Musika festa DJ Arnorekin.

Maiatzak 20, asteartea

  • 17:30. LV. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 11 urtetik 14 urtera bitarteko neskentzat (2011 eta 2014 bitartean jaiotakoak; biak barne).
  • Jarraian, LXXIII. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 11 urtetik 14 urtera bitarteko mutilentzat (2011-2014 urte bitartean jaiotakoak, biak barne)
  • Segidan, LV. Santa Marinako korrika txapelketa, 7-10 urtera bitarteko neskentzat (2015-2018 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).
  • Jarraian, LVI. Santa Marinako korrika txapelketa, 7-10 urteko mutilentzat (2015-2018 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).
  • Ondoren, buruhandiak auzoan zehar ibiliko dira.

Maiatzak 21, asteazkena

  • Goizean goiz, kanpai-errepika eta itxaferoak eguna iragarriz.
  • 08:30. Meza Nagusia Santa Marina ermitan.
  • Ordu berean, Goizeko Ihintza txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte.
  • Jarraian, txokolate-jana Kirkilla-Enea jatetxearen eskutik.
  • 11:00. Jubilatuentzako ohiko hamaiketakoa Arkaitz-Mendi elkarteak eskainita.
  • 18:00-20:30. Gauargi taldearen emanaldia gazte eta haurrentzat.
  • Bitartean, Santa Marinako boletoen zozketa eta Urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko da.
  • Festei amaiera emateko, sardinaren ehorzketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide