VI. Mahasti Krosa, bideoan

Onintza Lete Arrieta eta Usua Garin 2025ko mar. 10a, 09:50

Aurreko urtean bezala, Ibai Makazaga zarauztarrak jantzi du txapela aurten ere,  proba 29 minutu eta 50 segundutan amaituta. Emakumezkoetan ere erraz irabazi zuen lehia Laiane Arrospide tolosarrak. 38:56 denbora egin zuen horrek.

Eguzki borobil-borobilarekin jokatu zuten atzo eguardian VI. Mahasti Krosa Talaimendiko mahastietan barrena. Korrikalariek aldapaz betetako zazpi kilometro ibilbidea egin behar izan zuten, lehendabizi Mollarriko kargalekura eta ondoren mahastietan zehar. 

Aurreko urtean bezala, Ibai Makazaga zarauztarrak jantzi du txapela aurten ere, eta aise gailendu zen atzokoan proba 29 minutu eta 50 segundutan amaituta. Emakumezkoetan ere erraz irabazi zuen lehia helmugara aurrena iritsi denak, Laiane Arrospide tolosarrak. 38:56 denbora egin zuen horrek. Bideoak Makazagaren eta Arrospideren adierazpenak biltzen ditu. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide