Inauterietako VIII. Konpartsak indartsu hartu zituen atzo arratsaldean kaleak. Urtero sortzen du ikusmina herritarren artean, eta aurten ere ez dute hutsik egin. 80ko hamarkado rocka irudikatzen, dantzara atera ziren 250 lagun inguru: ile luzeak, makilajea, larruzko jaka, heavy talderen baten elastikoa soinean,... Paperean ongi sartuta.
The Final Countdown (Europe), It's my life (Bon Jovi), Resistencia (Ska-p), Euskal Rock and Roll (Niko Etxart) eta Lokaleko leihotik (Betizu taldea) bezalako abestiekin koreografia dotoreak egin zituzten kalez kale. Adin guztietako jendeak hartu zuen parte, bata bestearen atzetik ongi lerrokatuta, eta konpartsa ixten, kontzertu baten karroza atera zuten.