Ilusioz betetako gutunak jaso ditu Errege Magoen postariak

Intza Trula 2025ko urt. 4a, 19:00

Bizarzurik Lege Zaharren Enparantza bisitatu du arratsaldean, haur guztien gutunak jasotzeko.

Ilara luzeak egin dira gaur arratsaldean Lege Zaharren Enparantzan. Izan ere, ilusioz betetako haur mordoa bildu da bertan, Errege Magoen postaria Bizarzuriri gutuna eman eta argazkia ateratzeko nahiarekin.

Errege Magoak bihar, 18:30 aldera, helduko dira herrira, eta desfilea egingo dute kalez kale.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide