Bigarren urtez jarraian antolatu dute Itxasmendi auzoan balkoi eta leiho argiztapen lehiaketa; hain zuzen ere, gaur arratsaldean ibiliko dira epaimahaikideak auzokideek apaindutako txokoak behatzen. Sari banaketa ekitaldia, berriz, bihar egingo dute, 18:00etan. Horrez gainera, gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dute joaten diren guztiek.
Auzoa girotze aldera hainbat ekintza egin dituzte azken asteotan Itxasmendin, eta biharkoak izango dira azkenak.