Kantuan eta dantzan hasi dute eguna Imanol Urbieta musika eskolako gaztetxoek

Julene Sorarrain 2024ko abe. 14a, 15:00

Eguraldi txarra dela-eta, musika eskolako aterpean eskaini dute Kantu-Jira Txikia. 

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak Gabonei begirako hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Oinarria nagusia musika eta urte amaierako egun berezi hauek izango diren arren, emanaldi bakoitzak bere berezitasunak izango ditu.

Gaurkoan haurren txanda izan da, eta Kantu-Jira Txikia egin dute musika eskolako aterpean. Izan ere, eguraldia ez dute lagun izan eta emanaldia eskolan bertan eskaini dute. Hala eta guztiz ere, kantuan eta dantzan jarri dituzte bertaratu diren familiartekoak eta lagunak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide