Ofizialki inauguratu dute Zelai Ondoko bolatoki berria, Bola eta Toka Egunarekin. Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubaren eta Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioaren ekimenez, hainbat mailatako txapelketak jokatzen ari dira goizean goizetik. Eguraldia makurra izan arren, giro paregabea sortu da parte hartzaile guztien artean.
Egunarekin jarraitzeko bazkaria antolatu dute Itxas-Berri jatetxean, eta unea baliatuko dute Jexux Atorrasagasti eta Antonio Lertxundi omentzeko. Kirol klubeko kideak dira biak, eta egindako lanagatik jasoko dute aitortza.