Emakumeen aurkako indarkeria onartezina da, eta hori gaitzesgarria da orain eta beti. Gaurkoa, bereziki, aldarrikatzeko eguna da: Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Protestarako ez ezik, testigantzak jasotzeko bide ere bada, errealitate gordin honen benetako aurpegia erakusteko.
Olatz Mercaderrek (Zarautz, 1976) Patxi Ezkiaga idazle eta fraidearengandik jasandako sexu abusuak salatu zituen publikoki duela hilabete batzuk. 16 urte besterik ez zituen guztia gertatu zenean. Erasotzailearen iruditeria zabaldu behar dela azpimarratu du Mercaderrek, erasotzailea "edonor" izan baitaiteke.