Motozaleek Itxasmendin egin dute bat

Gorka Eizagirre 2024ko urr. 6a, 09:30

Donosti Motards elkartearen urteurrena gogotik ospatu zuten atzo motozaleek. Moto ibilaldia, bazkaria, jolasak nahiz ikuskizuna egin zituzten Itxasmendin.

Donosti Motards elkartearen XI. urteurrena ospatu zuten atzo, larunbata, Itxasmendi auzoan, eta egun osorako egitaraua izan zen motozale gaztetxo nahiz helduentzat. Goizeko hamaiketan moto ibilaldia egitera atera ziren, eta 14:00ak aldera bazkaria egin zuten. Arratsaldean, haurrentzako moto txikiak jarri zituzten, baita hainbat jolas ere. Jarraian, 17:00etan, motoen ikuskizuna edo trial show-a egin zuten, Itxasmendiko pistan.

Donosti Motards Donostiako motozale taldea da, eta asteburuetan bildu ohi dira, ibilaldiak egiteko eta beste herrietako motozaleak ezagutzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide