Giro onean ari dira ospatzen Adinekoen Astea

Mireia Galarza Bastida, Gorka Eizagirre eta Usua Garin 2024ko urr. 4a, 13:00

Asteazkenean futbolin eta dardo lehiaketa jokatu zituzten Udaberri jubilatuen elkartean; atzo, berriz, ibilbide gidatuaz gozatu zuten Mertxe Azpiazuren eskutik.

Urriaren 1ean, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, abiatu zuten 60+ Adinekoen Astea Zarautzen, eta igandera arte luzatuko dute. Zarauzko Udalak Adinekoen Mahaiarekin lankidetzan prestatu du egitaraua eta adineko pertsonentzako jarduera mordoa izaten ari dira egun hauetan herrian.

Helburuak, besteak beste, "adineko pertsonak aktibo mantentzea eta euren artean erlazionatzen jarraitzea" dira. Asteazkenean, futbolin eta dardo lehiaketa egin zuten Udaberri jubilatuen elkartean. Atzo, berriz, ibilbide gidatuaren txanda izan zen. Zarauzko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten Mertxe Azpiazuren eskutik.

Halaber, bingo musikatua egin dute gaur Maria Etxetxiki, Santa Ana eta eguneko zentroko erabiltzaileentzat, Frontoi Txikin.

Honakoa da datozen egunetarako egitaraua:

Bihar, larunbata

  • 11:00-12:00. Bizikletaz adinik ez , Santa Anan.
  • 12:00-13:00. Kantu jira.

Etzi, igandea

  • 18:00-20:00. Dantzaldia Gauargirekin eta zozketa, Udaberrin.

Urriak 16, asteazkena

  • 18:00. Solos juntos, el valor de las relaciones sociales hitzaldia Javier Yangüasen eskutik, Modelo Aretoan (sarrera doan).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide