Iker Aranberrirekin solasean, Xabier Lete saria irabazi berritan

Aritz Mutiozabal eta Gorka Eizagirre 2024ko urr. 1a, 10:00

Baden Verboten poesia sortarekin gailendu da Aranberri, epaimahaiak "heldutasun handiko poesia" dela ondorioztatu ondoren, "bai hizkuntzan eta bai egituran".

Gaur hamabost iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Iker Aranberri Zarauzko bizilagunak irabazi zuela Xabier Lete Sariaren VII. edizioa. Baden Verboten poesia sortarekin gailendu zen Aranberri, epaimahaiak "heldutasun handiko poesia" zela ondorioztatu ondoren, "bai hizkuntzan eta bai egituran".

Guztira 16 lan aurkeztu dituzte aurten sariketa horretara, eta irabazleak martxoaren 21ean jasoko du saria, Poesiaren Nazioarteko Egunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide