Aitor Tatiegi Oñatiko (Gipuzkoa) bertsolariak jantzi du aurtengoan Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapela. Gipuzkoarrak lortu zuen ostiralean puntu gehien poltxikoratzea, Andoni Errekondoren, Andoni Mujikaren, Libe Goenagaren, Iruri Altzerrekaren eta Aratz Katarainen aurretik. Aurtengoan ez zen bertsolari zarauztarrik izan finalean.
Tatiegik, gainera, txapela jazteaz gain, bertsorik onenaren saria ere eskuratu zuen, puntu erantzunetan bota zuen bigarren bertsoagatik. Amaia Urbieta aritu zen gai jartzaile lanetan.
Sailkapena
Aitor Tatiegi 266
Andoni Errekondo 261
Andoni Mujika 258,5
Libe Goenaga 254
Iruri Altzerreka 242
Araitz Katarain 229