Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Herriko taldeen emanaldi bateratua, bideoan

Gorka Eizagirre eta Urtzi Oteiza 2024ko ira. 6a, 13:00

Euskal Jaiak ehun urtez herria ehuntzen ikuskizuna eskaini zuten atzo iluntzean herriko kultur taldeek. Eguraldi kaskarraren iragarpenagatik Lizardi aretora lekualdatu behar izan zuten ikuskizuna.

Euskal Astearen barruan, herriko kultur taldeek Euskal Jaiak ehun urtez herria ehuntzen ikuskizun bateratua eskaini zuten atzo arratsaldean. Hasiera batean, Lege Zaharren Enparantzan zegoen iragarrita emanaldia, baina eguraldi txarra zela medio, Lizardi kirol aretora lekualdatu behar izan zuten.

Jende ugari elkartu zen herriko taldeek prestatutako emanaldiaz gozatzeko, eta honako taldeak izan ziren oholtza gainera igo zirenak: Goizeko Ihintza Txistulari Taldea, Jalgi Dantza Taldea, Txinpirin eta Zarazye abesbatzak, Udaberri Abesbatza eta Zarautz Trik elkarteko ikasleak. Miriam Mendozak eta Pako Serrasek egin zituzten kontalari lanak, eta beraiez gainera, Goretti Aranburu eta Ander Iruretagoiena aktoreak taularatuko ziren, baita Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Manu Goiogana bertsolariak ere.

Zuzendaria eta koordinatzaile lanak Patxi Santamaria aktoreak egin zituen, eta atzeko lanean, Juanma Alvarez ibili zen teknikari eta Bederen 1 talde arduratu zen eszenografiaz eta atrezzoaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide