Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Gazteen Binakako Dantza Txapelketa, osorik ikusgai

Gorka Eizagirre 2024ko ira. 4a, 14:30

Hamar bikote lehiatu ziren atzo arratsaldean Modelo aretoko oholtza gainean. Onditz Esnaolak eta Jurgi Errandoneak osatutako bikotea izan zen atzoko saioan txapelduna.

Lizartza (Gipuzkoa)-Andoaingo (Gipuzkoa) Onditz Esnaolak eta Jurgi Errandoneak osatutako bikotea nagusitu zen atzo arratsaldean Modelo aretoan jokatutako Gazteen Binakako Dantza Txapelketan. 19:00etan hasi zen sariketa, eta guztira hamar bikotek parte hartu zuten.

Honako bideoan ikus daiteke Gazteen Binakako Dantza Txapelketa osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide