San Pelaio bezperako helduen danborrada bideoan

Ian Ruiz Lizaso 2024ko eka. 26a, 10:00

Guka telebistak zuzenean eskaini zuen ekitaldia atzo. Ikusi ez zutenek edota errepikatu nahi dutenek, hemen du horretarako aukera.

Atzo gauerdian eman zioten hasiera sanpelaioetako jaiei. Helduen danborradarekin girotuta, herritar ugari elkartu ziren Lege Zaharren Enparantzan. Ereserkia abestu eta herriko bandera igo zuten suziriak eztanda egin zuenean. Horrela, jai giroa nabarmendu zen festen egun garrantzitsuenean.

Guka telebistak atzoko ekitaldia zuzenean eskaini zuen. Ikusi ez zutenek eta berriz ikusi nahi dutenek, hemen dute horretarako aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide