Zarauzko Triatloiaren 37. edizioa, bideoan

Oier Arregi , Andrea Zipitria eta Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 10a, 17:00

Euripean jokatu zuten larunbatean Zarauzko Triatloiaren 37. edizioa, eta beste behin, ikuskizuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi. Hanne De Vet eta Antonio Benito izan ziren lehenak helmugaratzen. Proba amaitu berritan protagonistetako batzuekin izan zen Guka: Helene Alberdi, Ainhoa Murua, Xabier Alberdi eta Ibon Aranguren triatletekin, hain zuzen.

Euripean jokatu zuten larunbatean Zarauzko Triatloiaren 37. edizioa, eta beste behin, ikuskizuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi. Irabazleak, berriz, jaun eta jabe izan ziren, Hanne De Vet hasiera-hasieratik, eta Antonio Benito, korrikako proban. Benitok 3:49:32 denboran osatu zuen triatloia, eta De Vetek, berriz, 4:10:11 denboran. 

Bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Carlos Oliver eta Fernando Zorrilla, hurrenez hurren, minutu eta 56 segundoko eta bost minutu eta 46 segunduko tartearekin. Emakumezkoetan, berriz, Stephanie Clutterbuck helmugaratu zen bigarren, eta hirugarren postua lortu zuen Helene Alberdi zumaiarrak. Alberdirekin izan zen Guka proba bukatu berritan, baita eskualdeko beste protagonista batzuekin ere: Ainhoa Murua zarauztarrarekin eta Xabier Alberdi eta Ibon Aranguren Getaitriko kideekin, hain zuzen.

Hemen ikus daitezke argazkiak eta kronika. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide