37. Zarauzko Triatloia irudietan: korrika proba

Andrea Zipitria 2024ko eka. 8a, 22:00

Zarauzko Triatloiaren azken txanpa da korrikako saioa. Emakumezkoen kasuan, Hanne de Vet izan da nagusi hasiera-hasieratik, gizonezkoen kasuan, berriz, Carlos Oliverri aurre hartu dio Antonio Benitok probaren erdialdera.

Zarauzko Triatloiaren hirugarren eta azken proba da korrikakoa. 21 kilometro –6,2 kilometroko zirkuituari hiru buelta– osatu behar izan zituzten korrika, Lege Zaharren Enparantzara iritsi aurretik.

Zale ugari bildu ziren azken proba honetan kirolariak animatzen. Emakumezkoen kategorian, Hanne De Vet izan da nagusi hasiera-hasieratik, gizonezkoen kasuan, berriz, Carlos Oliver joan da buruan hainbat kilometroz korrikako saioan, baina Antonio Benitok aurre hartu dio.

Nagusitasunez irabazi dute proba De Vetek eta Benitok.

 

 

 

 

Erlazionatuak

Antonio Benito eta Hanne de Vet garaile Zarauzko 37. Triatloian

Andrea Zipitria eta Onintza Lete Arrieta eka 08 Zarautz

37. Zarauzko Triatloia irudietan: bizikletako proba

Onintza Lete Arrieta eta Andrea Zipitria eka 08 Zarautz

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide