Jendetza bildu da herrian Zarauzko 37. Triatloia bertatik bertara ikusteko. Getariako Malkorbe hondartzan hasi dute igeriketa proba 750 parte hartzaileek; 14:00etan abiatu dira emakumeak, eta 14:10ean gizonezkoak. Zarauzko hondartzara heldu direnean ehunka ikusleren txalo zaparradak eman die ongietorria triatletei, eta boxetako eremuan uretako jantzia erantzi ondoren, bizikletako probari ekin diote.
Igeriketa proba "gogorra" izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, "itsaso zakarra" egon baita gaur egun guztian zehar.