Hirugarren denborako boluntarioei aitortza eginda ireki dute Zarauzko 22. Garagardo Azoka

GUKA Telebista 2024ko mar. 28a, 11:52

Ireki dute 22. Zarauzko Garagardo Azoka. Asteazkenez ireki zituen Zarautz Rugby Taldeak azokaren ateak, ohi bezala, omenaldi xume batekin. Aurten, klubaren partidetan hirugarren denbora deritzona prestatzeaz arduratzen den lagun taldeari egingo dio aitortza rugby taldeak. Omenduek pozez hartu dute aitortza. Irekiera ekitaldia eginda, datozen egunetan izango da zer dastatu eta zertaz gozatu Zarauzko azokan. Urtero bezala, Europako askotariko garagardoak dastatzeko parada izango dute bertaratzen direnek, eguerditik gau erdia pasatxora arte. Apirilaren 1ean, arratsaldeko 8etan, itxiko dituzte 22. Garagardo Azokaren ateak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide