Igande honetan izango da Pagoeta Mendi Lasterketaren 19. edizioa, zortzigarrenez Salbatore Mitxelena ikastolak antolatuta. Azken urtetan bezala, bi ibilbide egongo dira, bata nagusia, 21 kilometrokoa, eta bestea mistoa, zortzi kilometrokoa. Azken horretako dortsal guztiak agortu direla azaldu dute antolatzaileek, baina ibilbide nagusian oraindik eman daiteke izena.