Zarauzko udalbatzarra

Ikusgai dago Zarauzko Udaleko martxoko osoko bilkura

Erredakzioa

Hona hemen ikusgai osorik hileko udalbatzarrak eman duena.

Joan den astearte arratsaldean egin zuten martxoko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan. Besteak beste, hizpide izan zituzten udalean hizkuntzaren erabilera normalizatzeko VII. plangintzaldiaren onarpena; herriko hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudian aldaketa bat egiteari hasierako onespena; Vista Alegre auzoan hiru igogailu jartzeko proposamena eta Zarauzko Plan Orokorreko Errotazarreko eremuaren sektorizazio planari behin-betiko onespena. Horrez gain, EAJren eta PSE-EEren udal taldeek azken asteetako pintadak gaitzesteko proposamena aurkeztu zuten.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide