Paris eta Zarautz artean, bilduma berezi hau osatu zuen. Mundu osoko intsektuak, mineralak, fosilak eta beste hainbat pieza eskuratu zituen. Bere senitartekoek bilduma hori Zarauzko Udalari eman zioten eta, orain, esker ona adierazteko, Udalak jendaurrean jarriko du lehenengoz. Naturarekiko zaletasun hori sustatu nahi du erakusketa honen bitartez.