"ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, euskal presoen babes taldeetako 47 kide epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, irailaren 16tik aurrera. Zortzi eta 21 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskalak auzipetu guztientzat, eta tartean da Ainhoa Baglietto abokatu zarauztarra.
Hala, IrtenBidera dinamika jarri dute martxan Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Zarautzen ere, Ainhoarekin izenpean.