Albistegia

Jendetza, Zarauzko Garagardo azokako XX. edizioko lehenengo egunean

GUKA Telebista
Bi urte eta gero, atzo eman zioten hasiera Zarauzko Garagardo Azokaren XX. edizioari, eta, zalantzarik gabe, jendeak ez zuen hutsik egin. Hasiera hasieratik egon zen ilara luzea karpara sartzeko. Barruan, aldiz, dozenaka lagun festaz gozatzeko prest. 19:00ak aldera ireki zituzten ateak, eta 20:00ak aldera egin zioten omenaldia Gabino Alustizari, urtez luzez Zarautz Rugby taldeko autobus gidari lanetan baitabil.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide