Traineru estropadek hartuko dute asteburuan Orio

GUKA Telebista 2022ko uzt. 14a, 15:25

Traineru estropadek hartuko dute asteburuan Orio. Larunbat arratsaldean Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak jokatuko dituzte 17:40ean hasita Orio Arraunketa Elkarteko talde nagusiek, eta igandean, gizonen B taldeak KAE1 Ligako jardunaldia jokatuko du, 19:00etatik aurrera. Arraun elkarteko eta Orioko Udaleko ordezkariek gaur eguerdian egin dute aurkezpen ekitaldia Orioko Kanpinean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide