Emakumeok Martxan ekimenaren karpa jarriko dute datorren astean Zarautzen

GUKA Telebista 2022ko ira. 22a, 10:37

Alboan Jesuiten fundazioaren ekimenez eta Zarauzko Udalak babestuta, aste osoko egitaraua izango da datorren astean Zarautzen, Munoa plazan egokituko duten karpan. Emakumeok Martxan izenburupean, emakume migratzaileek jasaten duten indarkeria ikusaraztea eta gizartea gaiaren inguruan sentsibilizatzea ditu xede egitasmoak. Iratxe Zorrozua udaleko Immigrazio zinegotziak, eta Alboan fundazioko Estibaliz Madrazo eta Rebeca Villanuevak azaldu dituzte ekimenaren nondik norakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide