Azaroaren 5ean itzuliko da Zarautzera Bertakoak ekimena, kulturartekotasuna eta gastronomia uztartzeko festa. Zarauzko Udalak 2014an antolatu zuen aurrenekoz Bertakoak ekimena, eta orduz geroztik asko izan dira bertan parte hartu duten zarauztarrak. Atzo egin zuten aurtengo edizioaren aurkezpena, eta bertan izan diren Zarauzko Udaleko ordezkariak nahiz egitasmoan parte hartuko duten herritarrak.
Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotziak eman zituen ekimenaren inguruko xehetasunak, eta jatorri desberdinetako zarauztarrak mahai bueltan elkartzeak duen garrantzia nabarmendu zuen.
Zorrozuak aurreratu zutenez, aurtengo edizioan Zarauzko 11 elkartek eta jatorri desberdinetako 11 sukaldarik hartuko dute parte.
Egitasmoan parte hartuko duten sukaldariek, ekimenean parte hartu nahi duten zarauztarrentzat bazkaria prestatuko dute, beti ere bakoitzaren jatorriko herrialdeko jaki tradizionalekin.
Egitasmoan parte hartuko dutenetako bi dira x eta x ta biak eskertuta eta pozik agertu dira Bertakoak ekimenean parte hartzeko aukera dutelako. Atzoko agerraldian azaldu zutenez, haientzako beren herrialdea ezagutarazteko nahiz zaurauztarrekin harremanak egiteko aukera polita Bertakoak.
Kultur aniztasunaren bazkari berezian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, eta irekita egongo da azaroaren 2ra arte. Julen Aranguren inmigrazio teknikariak herritarrak animatu ditu ekimenetan parte hartzera.