Aurkeztu dute Zarautzen desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentroa

GUKA Telebista 2023ko ots. 13a, 16:12

Gaur aurkeztu dute Zarautzen desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentroa. Aurkezpenean izan dira Aldundiko eta Zarauzko Udaleko ordezkariak, eta adierazi dutenez, zentro "berritzailea" da Zarauzkoa, zaintza eredu berriak aplikatuko direlako bertan. Hain zuzen, 27 plazako eguneko zentro bat eta zazpi pertsonentzako etxebizitza bat daude kokatuta bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide