Sayalero gozotegiak Espainiako eta Portugalgo Panettone Tradizional Onenaren saria jaso du

GUKA Telebista 2023ko mar. 3a, 13:17

Sayalero gozotegiko panettonea berezia da. Probatu duen orok berretsi dezake hori. Baina bezeroek ez ezik, epaimahai kualifikatu batek ere aitortu du Zarautzen egiten duten gozoa. Izan ere, Espainiako eta Portugalgo Panettone Tradizional Onenaren saria jaso du. Sayalero gozogintzako lantegian izan gara familia negozioko kideekin sariaz hitz egiteko, eta panettonea nola egiten duten ikusteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide