ZAEren 40. urteurrena dela eta, Txuleta Festa egingo dute asteburuan Zarautzen

GUKA Telebista 2023ko mar. 21a, 09:08

ZAE Zarautz Arraun Elkarteak 40 urte beteko ditu aurten, eta hori dela eta, Txuleta Festa antolatu dute Munoan hilaren 24tik 26ra. Ostiralean emango diete hasiera ospakizunei bertso afariarekin, Maestros parrilleros txuleta erretze lehiaketa egingo dute larunbatean eta igandean, berriz, Zarauzko Elkarte gastronomikoen arteko txuleta arraun lehiaketa egingo dute. Horrez gain, ZAEren ibilbideren parte izan diren hainbat kide omenduko dituzte igandean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide