Denboraldi berrirako ilusioa eta parekidetasuna

GUKA Telebista 2023ko mar. 30a, 09:02

Jira-Bira txirrindulari klubak 11 urte bete ditu eta dagoeneko bere bidea urratu du errepideko lasterketetan, gazte mailako gizonezkoen txirrindularientzat talde erreferente bihurtzeraino. Ilusio eta gogo horrekin ekin nahi diote aurtengo denboraldiari ere, eta halaxe aurkeztu ziren David Etxeberria entrenatzaileak prestatzen dituen eta Ismael Etxarri elkarteko alma materrak gidatzen dituen txirrindulariak, pasa den astean Modelo aretoan eginiko aurkezpenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide