Duela hogei urte gaurko egunez ikusi zuen argia Urola Kostako Hitza kazetak. Azken bi hamarkadetan egunkariak egindako ibilbidearen lekuko dira Uxua Ostolaza Urolako Komunikazio Taldeko kudeatzailea eta Nerea Uranga kazetaria. Egunkariaren eta egungo kooperatibaren sorreraz nahiz erronkez eta GUKA markaz zein estrategiaz aritu dira bi lagunak.