Halterofiliako 16 eta 18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa jokatu dute Zarautzen

GUKA Telebista 2024ko ots. 25a, 13:08

Halterofiliako 16 eta 18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa jokatu zen atzo Zarautzen, Artitzbatalde pilotalekuan. Espainiako Halterofilia Federazioak eta ZKE Halterofilia elkarteak elkarlanean antolatu dute kirol ekitaldia. Guztira, hainbat autonomia erkidegotatik gerturatutako 110 jasotzaile elkartu ziren atzokoan. Goizetik eguerdira bitarte, 16 urtez azpiko neskek eta mutilek nahiz 18 urtez azpiko nesken txanda jokatu zuten. Arratsaldean, berriz, 18 urtez azpikoen mutilen txanda. Lehia bizia izan zuten parte hartzaileek, eta harmaitzetan giro jatorra nagusitu zen. Hamasei urtez azpiko nesketan, bakarka, Evelyn Gomez izan zen nagusi, eta gizonezkoetan Aaron Vallejo. 18 urtez azpiko nesketan, bakarka, Claudia Cabrera nagusitu zen, eta mutiletan Juan Moreno. 18 urtez azpiko kategorian aritu ziren nor baino nor Zarauztz Halterofilia elkaterko hainbat jasotzaile. Emakumezkoetan, lau izan ziren tarima gainera igo zirenak: Lide eta Lore Mendizabal ahizpak, eta Mara eta Malen Monasterio ahizpak. Txukun aritu ziren guztiak, baina Malenek egundoko lana egin zuen eta brontzezko dominatik puntutxo batera geratu zen, 5. postuan. Gizonezkoetan, bost gaztek hartu zuten parte: Joseba Tena, Erik exposito, Mikel Lizea, Alex Balentziaga eta Joel Antolinek; azken horrek lortu zuen emaitzarik onena zarauztarren artean, 12. sailkatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide