Urtero bezala, Haur Kultur Taldeak Gabonetako haur parke bilakatu du Aritzbatalde kiroldegia. Gaur ireki ditu ateak, goizez zein arratsaldez, eta haurrek gogotik gozatu dute haientzako jarri dituzte jolas ezberdinekin.
Bi eremutan banatu dute jolasgunea: sei urte artekoak eskubaloiko pistan izan dituzte puzgarriak, eta 12 urtera artekoek pilotalekuan. Bihar ere parkea zabalik izango da, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.