Maitasun handiz jaso dituzte gutunak Olentzerok eta Mari Domingik

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 24a, 18:25

Haurrek eta gurasoek Gabon gaueko bi pertsonaiekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute, gutuna botatzeko orduan. Ilara luzea sortu da, ohi bezala.

Haur, gazte eta helduak agurtuz iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Zarautzera, eta zuzenean Santu Iturri plazara abiatu dira trikitilarien laguntzarekin. Oholtza gaineko aulkietan eseri dira, laguntzaileak alboan zituztela, eta etxeko txikienei harrera egin diete eta haien gutunak jaso dituzte.

Ohi bezala, Gabon gaueko bi pertsonaia kutunek maitasun handia erakutsi diete bertaratu diren guztiei, eta elkarrekin argazkiak ateratzeaz gain, gozokiak ere oparitu dizkiete. Betiko moduan, ilara luzea sortu da Olentzerori eta Mari Domingiri gutuna emateko, baina gaurko egunak hori baino gehiago merezi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide