Ikastetxeak elkarrekin Gabon kantuan

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 24a, 14:00

Frontoi Txikian elkartu dira guztiak eguerdian, eta Alde Zaharrari itzulia eman diote egundoko giroa sortuz.

Aurten, lehen aldiz, eta Zarauzko Udaletik jasotako proposamen bati helduz, herriko lau ikastetxeak –Salbatore Mitxelena Ikastola, Orokieta, Antoniano eta La Salle– elkarrekin atera dira abestera Gabon egunez. Hasieran, ikastetxe bakoitzeko ikasle, irakasle eta gurasoak beraien aldetik aritu dira kantuan, baina 12:00etan bat egin dute Frontoi Txikin.

Abesti pare bat bertan abestu eta berehala, kalez kale abiatu da ehunka lagun herrigunean barna Gabon kantuak ahoan, giro ezin hobean. Frontoi Txikitik Kale Nagusia hartuta Musika Plaza iritsi dira,  eta Zigordia kalea zeharkatu ondoren, Lege Zaharren Enparantzaran eman diote amaiera ekitaldiari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide