Zozketak
Abenduaren 1etik 27ra, Murkil dendetako bezeroek txartel bat bete ahal izango dute erosketa egindakoan, eta zozketa batean parte hartu: 500 euroko bi erosketa txartel, 200 euroko beste lau eta 40 errege-opil irabazi ahalko dituzte.
Gabonetako argiak, alfonbrak eta beste apaingarriak
Murkilek, Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako Sailak Zarauzko kaleei giro polita ematen diete Gabonetako argiak kale eta plaza askotan ipiniz. Gainera, nahi duten denden artean alfonbra gorriak banatzen dira haien sarreretan ipin ditzaten.
Horrez gain, denda batzuek Zarauzko Garagunekoek egindako apaingarri bereziak (kortxoz eginak) edukiko dituzte.
Erakusleiho Lehiaketa
Zarauzko Udalak, Turismo Sailaren bitartez eta Murkil Dendari Elkartearen laguntzaz, erakusleiho lehiaketa antolatzen du Gabon giroa sustatzeko. Erakusleihoak urtarrilaren 6ara arte apainduta egongo dira, eta lehenbiziko saridunak oroigarria eta 600 euro jasoko ditu, bigarren saridunak oroigarria eta 300 euro lortuko ditu, eta Facebook-en boto gehien jasotzen dituenak, oroigarria jasoko du.