Zarauzko Udaleko azaroko osoko bilkura, ikusgai

Gorka Eizagirre 2023ko abe. 3a, 12:30

2024ko udal aurrekontuak onartu zituzten asteazkenean eginiko udalbatzarrean, EAJ eta PSEE-EEren aldeko botoekin

Joan den asteazkenen egin zuten azaroko udalbatzarra, eta hainbat puntu garrantzitsu eztabaidatu nahiz bozkatu zituen Udalbatzak. Garrantzitsuena, zalantzarik gabe, 2024ko aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea izan zen. Aurrez, ordenantza fiskalak behin betikoz onartu zituzten. Bestalde, udal talde bakoitzak aurkeztutako hiruna mozio eztabaidatuko zituzten, hirurak pentsioei buruzkoak., baina EAJren proposamena bakarrik onartu zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide