Zarauzko Udaleko iraileko osoko bilkura, ikusgai

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 1a, 15:00

Hasierako onespena eman zieten 2024ko ordenantza fiskalei eta Abendaño eta Errotaberri industriaguneetako plan partzialetako hirigintza ordenantzetan aldaketa puntualak egiteari eta zarauztarrei etxebizitza bermatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa ere onartu zuten.

Urte politiko berriko lehenengo osoko bilkura izan zuen Zarauzko udalbatzak joan den ostegunean. Bertan hizpide izan zituzten gaien artean, ordenantza fiskalak, Abendaño eta Errotaberri industriaguneetako plan partziala eta EH Bilduk aurkeztutako etxebizitza eskubideari buruzko mozioa izan ziren esanguratsuenak.

Zehatzago esateko, zinegotziek hasierako onespena eman zieten 2024ko ordenantza fiskalei eta Abendaño eta Errotaberri industriaguneetako plan partzialetako hirigintza ordenantzetan aldaketa puntualak egiteari ostalaritzako erabilera jakin batzuk baimendu ahal izateko. Horrez gain, zarauztarrek etxebizitza izateko oinarrizko eskubidea bermatzeko EH Bilduren udal taldeak aurkeztutako mozioa ere onartu zuten, esan bezala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide