Eskualdeko hilerriak lorez beteta, Santu Guztien Egunean

Erredakzioa

Santu Guztien Eguna da gaur, eta ohiturari jarraituz, herritar ugarik lore eskaintza egin diete zendutako gertukoei hilobietan.

Urola Kosta eskualdeko herrietako nahiz auzoetako hilerriak lorez bete dira gaur, Santu Guztien Egunean. Goizean goizetik jende asko ibili da hilerrietan, ohiturari jarraituz, gertukoen hilobiak txukuntzera nahiz lorak jartzera joanda. Hala, beste egun batez, kolorez bete dira hilerriak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide