AIA
- Etzi, larunbata
- 17:00. Jokoak eta ezustekoak, frontoian.
- Arratsaldean zehar, txokolate beroa banatuko dute.
- 19:00. Kalejira zaratatsua herriko kaleetan.
AIZARNAZABAL
- Bihar, ostirala
- 16:30. LHko eta HHko haurrak frontoian elkartuko dira, eta txokolatea hartzen duten bitartean, hurrengo egunerako materiala prestatzeko eskulan tailerra egingo dute.
- Etzi, larunbata
- 18:00. Gau Beltzeko ibilbidea, frontoiaren kanpoaldetik hasita, LHko umeei zuzenduta.
- Ondoren, beldurrak erretzeko eta gaztainak jateko elkartuko dira.
AZKOITIA
- Gaur, osteguna
- 17:30-19:30. Gau Beltzerako mozorroa egiteko eta kalabazak husteko tailerra, Berdura plazan, 5 eta 12 urte arteko umeentzat.
- Bihar, ostirala
- 17:30-19:30. Gau Beltzerako mozorroa egiteko eta kalabazak husteko tailerra, Berdura plazan, 5 eta 12 urte arteko umeentzat.
- Etzi, larunbata
- 18:15. Kalejiran joango dira Ugarteigaran baserritik Berdura plazaraino, mozorrotuta, Bizkargi musika eskolako panderojoleekin batera.
- 19:00. Ipuin kontaketa Berdura plazan, Josune Gorostegiren eskutik.
- Ondoren, gaztaina erreak, eta beldurrak sutara.
AZPEITIA
- Bihar, ostirala
- 17:15-19:15. Mozorro eta kalabaza tailerra, 12 urtera arteko umeei eta haien gurasoei zuzenduta, Txiki Txoko ludotekan.
- Etzi, larunbata
- 19:00. Kalejira Alde Zaharrean, Juan Antxieta musika eskolako trikitilariekin. Bidean, gaztaina jana eta ipuin kontaketa.
- Plazara itzultzean, Itsasiko kideekin dantza herrikoia egin, eta beldurrak sutara botako dituzte.
- Segidan, lurrari atseden emateko, ipuin antzeztua.
- 20:30-22:00. Herri afaria Azoka Plazan, Xabifest DJaren musikak girotuta. Jan-edana norberak eraman beharko du.
ORIO
- Etzi, larunbata
- 17:30. Arima eta mozorro tailerrak, HH eta LHko haurrei zuzenduta, Herriko Plazan.
- 19:00. Ibilaldi beldurgarria, LH 3tik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta, plazatik abiatuta.
ZARAUTZ
- Etzi, larunbata
- 19:00. Villa Mundatik abiatuta, Jalgiko dantzarien kalejira, Alprojako antzezleekin batera. - Amaieran, ekitaldi nagusia Lege Zaharren Enparantzan, dantzarien, antzezleen eta bertsolarien parte hartzearekin. Bukaerako saioa biribiltzeko, gaztainak banatuko dituzte bertaratzen diren guztien artean, eta Zarautztrikek festa luzatuko du plazan, herritar denentzako irekia izango den erromeriarekin.
- 21:30. Zarauzko hilerrian lapurreta egitasmoa, Villa Munda eraikinean. Hamar minutuko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek, eraikineko geletan barrena. 00:30era artean haurren txanda izango da, ondoren helduena hasiko da. 02:30ak arte iraungo du.
ZESTOA, HERRIGUNEA
- Gaur, osteguna
- 16:30-19:00. Kalabazak husteko tailerra, DBHko gaztetxoei zuzenduta, Gaztelekuan.
- Etzi, larunbata
- 16:00-19:30. Kalabaza bizkotxoa egiteko sukaldaritza tailerra, Gaztelekuan, DBHko gaztetxoentzat.
- 18:30. Kalejira isila kandelekin, hilerritik hasita.
- Ondoren, Amelie ipuin kontalaria Alonderon.
- Amaitzean, gaztaina erreak plazan.
ZESTOA, AIZARNA
- Bihar, ostirala
- 17:00-18:00. Barbantxorekin aurpegi pintaketa.
- 18:15-19:00. HH 2tik LH 2ra bitarteko umeentzat ipuin kontaketa, ludotekan.
- 19:00-19:45. LH 3tik LH 6ra bitarteko umeentzat ipuin kontaketa, ludotekan.
- 20:00. Haur zein helduek afari-merienda egingo dute herriko elkartean.
- 21:00-22:00. Diskoteka, ludotekan.
ZESTOA, ARROABEA
- Bihar, ostirala
- 17:00. Txepetxa.
- 18:00. Bizkotxoen entrega Elkargunean.
- 18:15. Ibilaldia antortxekin, frontoiraino.
- Amaieran, Arimen Gaueko dantza egingo dute.
- 18:45. Bizkotxo lehiaketa, txokolate bero jana eta photocall-a.
- 19:15. Gozo-eltzea, Txomin tabernaren eskutik.
ZUMAIA
- Etzi, larunbata
- 18:30. Udaletxean, aurpegi margotzea.
- 19:30. Arritokieta kaletik, herrian zehar ibilbidea: adar joleak, bertsoak, dantza, gaztainak...