Kontzertua bai, eta omenaldia ere bai

Julene Frantzesena 2026ko abuztuaren 14a

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 87. edizioak kontzertu berezia eraman zuen atzo Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara: 26 urtez Azkoitiko organista titularra den Jose Luis Frantsesenak organo piezak eskaini zituen, Mariatxen Urkia sopranoak, Txalkor txistulari taldeak nahiz Sahatsa dantza taldea bidelagun zituela. Kontzertua baliatu zuten herritarrek Frantsesenari omenaldia eskaintzeko. 

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 87. edizioak kontzertu berezia eraman zuen atzo Azkoitira; izan ere, 26 urtez Azkoitiko organista titular den Jose Luis Frantsesenak eskaini zuen emanaldia, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Cavaille-Coll organoa jo zuen azpeitiarrak, jendez leporaino bete zen elizan, Mariatxen Urkia sopranoak, Txalkor txistulari taldeak nahiz Sahatsa dantza taldea bidelagun zituela. 

Kontzertua eskaini zuen organista omentzeko egindako kontzertua izan zen, gainera. Hain zuzen ere, mende laurdena Azkoitiko organista postuan jardun duela eta, herritarrek txalo artean hartu zuten Frantsesena. Emanaldira joandakoek Kandido Beristainen, Tomas Garbizuren nahiz Frantsesena beraren piezak entzun ahal izan zituzten atzo, Sahatsakoen dantzez lagunduta. Gainera, doinu eta doinu artean, Kaito Telebistak sasoi batean hartutako irudien emanaldiaz ere gozatu ahal izan dute ikus-entzuleek.

Joan zen azaroaren 2an, Azkoitiko organista titular postuan 25 urte betetzen zituela eta, Frantsesenak eta Urkia sopranoak elkarrekin eskaini zuten kontzertua parrokian. Gainera, azpeitiarrak omenaldia jaso zuen kontzertuaren haren ostean. 

(Argazkiak: Urtzi Oteiza eta Azkoitiko Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide