Ostiralean hasiko dira Azkoitiako Andre Maria jaiak, eta datorren asteartera arte, festa giroa izango da nagusi herrian. Hori dela eta, ohiko legez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departametuak autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu abuztuaren 14an, 16an ea 18an, gauez.
UK46G lineako ohiko zerbitzuak mantenduta, autobusek beste hainbat joan-etorri egingo dituzte. Egun horietan, Azkoitiko Jaizkibel liburutegiaren ondoko geltokitik hainbat irteera egingo dituzte: 00:40an, 01:30ean, 02:40an, 03:30ean, 04:40an, 05:30ean eta 06:40an. Azken zerbitzu hori, 06:40koa, abuztuaren 14tik 15erako gauean soilik eskainiko dute.
Azkoititik abiatzen diren autobusek Azpeitian egingo dituzte geldialdiak, 00:50ean, 01:40ean, 02:50ean, 03:40an, 04:50ean, 05:40an eta 06:50ean. Zestoara, berriz, 01:50ean, 03:50ean eta 05:50ean iritsiko dira autobusak, eta Zumaian amaituko dute ibilbidea 02:10ean, 04:10ean eta 06:10ean. Abuztuaren 18tik 19rako gauean, berriz, 03:30ean Azkoititik irtendako autobus bat Erreziletik igaroko da 03:55ean.
Gainera, hilaren 15ean, larunbata denez, larunbatetako gaueko ohiko zerbitzuak ere eskainiko dituzte.