Orio Arraunketa Elkartea eta Mikel Olazabal, arraun galako protagonistak

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 20a

Xabier Manrique, Andoni Campos eta Jon Olasagasti, koroaren erreplikarekin, eta Mikel Olazabal, atzo Aquariumeko ekitaldian. (TKE)

Arrauneko Euskotren eta Eusko Label ligak aurkeztu zituzten atzo Donostiako Aquariumen, eta ekitaldiko protagonistetako batzuk izan ziren oriotarrak, ligako koroaren erreplika jaso baitzuten. Mikel Olazabal kazetari zarauztarrari, berriz, Ohorezko Arrauna eman zioten.  

Atzo egin zuten Eusko Label eta Euskotren ligak aurkezteko ekitaldia Donostiako Aquariumen, eta iazko bi txapeldunek orduan irabazitako koroen erreplika bana jaso zuten: emakumezkoetan Arraun Lagunak taldeak jaso zuen Euskotren ligako garaikurraren erreplika, eta gizonezkoetan, Orio Arraunketa Elkarteak. Orioko klubaren izenean Jon Olasagasti presidentea eta Xabier Manrique eta Andoni Campos zuzendaritzako kideak igo ziren oholtzara oroigarria jasotzera. 

Ekitaldiak eduki zuen beste protagonista bat ere, Mikel Olazabal kazetari zarauztarrari Ohorezko Arrauna eman baitzioten. 42 urtez aritu da ETBn lanean, horietako asko arraunaz informatzen, eta ibilbide oparo hori aitortu nahi izan zuten atzo bi arraun ligen arduradunek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide