Lege Zaharren Enparantza gainezka, eta herritarren babesarekin hautsi zituzten markak atzo arratsaldean Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak eta Lierni Osak. Aiarrak 100 kiloko harri esferikoa 50 aldiz altxatzea, hamar kanaerdi moztea eta bost kilometro korrika egitea lortu zuen. Proba horiek 59 minutu eta hiru segundotan burutu zituen. Zarauztarrak, berriz, 63 kiloko harri esferikoa 70 aldiz altxatu zuen 10 minutuko tandan.
Herri kirolaren festa handia izan zen atzo Zarautzen. Astebururako eguraldi txarra iragarrita, kirol ekitaldia egun bat aurreratzea erabaki zuten, eta emaitza izugarria izan zen: Lege Zaharren Enparantza jendez gainezka, eta animoak non-nahi.
Argazki bilduma hemen dago ikusgai.