Albistegia

Hasi da antxoaren kostera

Onintza Lete Arrieta-Urtzi Oteiza 2026ko martxoaren 3a

Goizean goiz porturatu dira arrantzaleak urteko aurreneko bertako antxoarekin. 18.000 kilo ekarri dituzte Getariako portura, eta kiloa 3,10 euroan saldu dute. 

Gaur goizean goiz sartu da bertako aurreneko antxoa Getariako portuan. Kilo antxoa 3,10 euroren trukean saldu dute, eta guztira, 18.000 kilo arrantzatu dituzte, Emeterio Urresti Getariako Kofradiako lehendakariak Gukari azaldu dionez.

Urrestik balorazio positiboa egin du, bai prezioaz, bai arrantzatutako kantitateaz. Hark aitortu du ez dela antxoa asko sartu gaurkoan, baina era berean, esan du ohikoa dela hori kosteraren hasiera-hasiera delako.

Moilan bertan dagoen Elkano arrandegian ere pozik ziren, ez baitzuten antxoarik espero gaur. Behin hasita, baina, ekainera bitarte, egunero egotea espero dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide