Martxoaren 8a

Beste mundu bat eskatuz eta askatasuna aldarrikatuz, kalera

Nerea Uranga 2026ko martxoaren 3a

Martxoaren 8a antolatzeko Azpeitiko Itaiakoek egindako batzar bat. (Itaia)

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, eragile feministek deituta mobilizazioak egingo dituzte Urola Kosta eskualdean herriz herri. M8aren aurretik eta gero ere askotariko ekitaldiak izango dira.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, plazak eta kaleak emakumeen zapalkuntzaren kontrako eta emakume langileen askatasunaren aldeko aldarriekin betetzeko deia egin dute eragile feministek. Mugimendu feministakoek Mundu bat feminismotik, Beste mundu bat feminismotik edota Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka lelo hartuta deitu dituzte Martxoaren 8ko mobilizazioak. Itaia emakumeen antolakunde sozialista, berriz, Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelo hartuta aterako da kalera Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zestoan. Aste honetarako ere askotariko ekintzak antolatu dituzte herriz herri.

AIA

Martxoak 7, larunbata
- 17:00. Afaria elkarrekin prestatuko dute, Alkar elkartean.
- 19:00. Solasaldia Iñurri elkartearekin batera, Kultur Etxean.
- 21:00. Herri afaria, Alkar elkartean.

Martxoak 8, igandea
- 12:00. Elkarretaratzea, plazan.

AIZARNAZABAL

Martxoak 6, ostirala
- 19:00. Putaren bakarrizketa eroetxean, Zahar Etxean.

Martxoak 8, igandea
- 12:30. Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.

AZKOITIA

Martxoak 6, ostirala
- 18:00. Martxoaren 8ko bigarren batzarra, Elkargunean. Itaiak antolatuta.

Martxoak 6-7. Erakusketa: Emakume langileok askatzeko batu borrokara, Portaleburu erakusketa aretoan. Itaiak antolatuta.

Martxoak 8, igandea
- 13:00. Mobilizazioa, plazatik. Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelo hartuta. Itaiak deituta.

AZPEITIA

Martxoak 2-8. Erakusketa: M8: emakume langileon historia. Betharrameko erakusketa aretoan. Itaiak antolatuta.

Martxoak 8, igandea
- 12:00. Haurrentzako tailerra. Azpeitiko Feministen Sareak antolatuta.
- 12:30. Elkarretaratzea, Mundu bat feminismotik lelo hartuta. Azpeitiko Feministen Sareak antolatuta.
- 13:00. Mokadua, Azoka Plazan. Azpeitiko Feministen Sareak antolatuta.
- 13:00. Mobilizazioa, Emakume langileok batu borrokara! lelo hartuta, plazatik. Itaiak deituta.

BEIZAMA

Martxoak 6, ostirala
- 20:30. Bidania-Goiazko, Albizturko, Errezilgo eta Beizamako emakumeen Martxoaren 8ko afaria, Albizturko ostatuan. Izena emateko epea gaur, martxoak 3, bukatuko da; 646 47 84 14 telefonora deituta edota Albizturko udaletxean eman behar da. 29 euro izango da afaria.

Martxoak 8, igandea
- 12:30. Elkarretaratzea. Bidania-Goiazko frontoian.
- Jarraian, pintxo potea.

ERREZIL

Gaur, asteartea
- 18:30. Zaintzaz hitz egin dezagun, solasaldia eta mokadutxoa, Eguneko Zentroan.

Martxoak 4, asteazkena. Saiaz mankomunitateko hiru eskoletako LH5 eta LH6ko ikasleekin ihes gela. 10:45etik 12:45era. Erronkaren gaia: Zaintza.

Martxoak 6, ostirala
- 20:30. Bidania-Goiazko, Albizturko, Errezilgo eta Beizamako emakumeen Martxoaren 8ko afaria, Albizturko ostatuan. Izena emateko epea gaur, martxoak 3, bukatuko da; 646 47 84 14 telefonora deituta edota Albizturko udaletxean eman behar da. 29 euro izango da afaria.

Martxoak 8, igandea
- 12:30. Elkarretaratzea. Bidania-Goiazko frontoian.
- Jarraian, pintxo potea.

GETARIA

Martxoak 7, larunbata 
- 19:00. Dantza kantujira.
- 21:30. Herri afaria, Berdura Plazan.

Martxoak 8, igandea
- 18:45. Palestina animatua, Samira Badran palestinar zuzendariarekin, Iturzaeta aretoan.

Martxoak 14, larunbata
- 19:00. Unanue Kamara Korala ondarrutar emakumeak, elizan.

ORIO

Martxoak 8, igandea
- 11:00. Txokolatea banatuko dute Herriko Plazan.
- Jarraian, Gorputzak mugitzera izenburupean, hainbat ekintza egingo dituzte.
- 13:00. Manifestazioa, Heriko Plazatik abiatuta. Gero, bazkari autogestionatua, Herriko Plazan.

ZARAUTZ

Martxoak 6, ostirala
- 19:00. Latido mariposas proiektuaren aurkezpena eta solasaldia, Modelo aretoan.

Martxoak 6-20. Zarauzko dendetan erakusketa, Murkil elkartearekin.

Martxoak 7-15. Emakume kirolarien aste morea. Ikastetxeetan solasaldiak, Gaztelekuan tailerrak eta kirol entrenamenduetan grabazioak eta kamiseten banaketa.

Martxoak 7, larunbata
- 12:00. Ekitaldi publikoa, Belauntzaran plazan.
- 13:00. Feministen argazkia, Musika Plazan. Zarauzko Koordinadora Feministarekin.
- 14:30. Bazkari feminista, Arranon. Txartelak 18 eurotan, Arranon eta Eguzkin. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- 18:00. Karropoteoa, Musika Plazatik. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.
- 23:00. Fantasia gaua, Arranon. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.

Martxoak 8, igandea
- 12:00. Mobilizazioa, udaletxe plazan. Emakume langileok askatzeko batu borrokara! lelo hartuta. Itaiak deituta.
- 12:30. Manifestazioa, Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka lelo hartuta, Musika Plazatik. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.

Martxoak 10, asteartea
- 18:30. Hitzaldia: Transfeminismoa eta euskara. Aner Peritz eta Mijo Lizarburu. Zarauzko Koordinadora Feministak, Zirika euskara taldeak eta Korrikak antolatuta.

Martxoak 11, asteazkena
- 18:30. Zineforuma, Hiruputzun. Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta.

Martxoak 12, osteguna
- 17:00. Zuhaitzak margotzea, Langako plazan. Emakume kirolari erreferenteak.

ZESTOA

Martxoak 7, larunbata
- 19:00. Karropoteoa, Zestoako Mugimendu Feministarekin.
- 21:00. Afaria, Zestoako Mugimendu Feministarekin.

Martxoak 8, igandea
- 12:30. Manifestazioa, plazan. Zestoako Mugimendu Feministak deituta.
- 18:30. Elkarretaratzea, plazan. Itaiak deituta.

ZUMAIA

Martxoak 3, asteartea
- 18:30. Hitzaldia: El acompañamiento es politico, Sheila Melconekin. Emakumeon Etxean.

Martxoak 5, osteguna
- 18:30. Emanaldi musiko-literarioa: Kaixo Karis. Danele Sarriugarte eta Miren Narbaiza.

Martxoak 6, ostirala
- 21:00. Bollobertsosaioa, Torreberri gaztetxean. Txartelak Txikixa eta Emakumeon Etxean salgai.

Martxoak 8, igandea
- 10:00. Zumaiako Mugimendu Feministako taldeen arteko solasaldia, Oxforden.
- 12:30. Manifestazioa, Beheko Plazatik hasita. Beste mundu bat feminismotik lelo hartuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide