Gabonak bizitzeko hamaika modu daude, eta batzuei asko eta besteei oso gutxi gustatzen zaizkien festak dira. Jan-edanaren kulturari lotutako jaiak dira, eta ohikoa baino jateko gehiago saltzen da saltokietan. Batzuek aurrez erosten dituzte elikagaiak, besteek azken unean. Eskualdeko bizilagunek gabonetako otorduetarako dituzten ohiturak ezagutzeko asmoz kalera atera da Guka Eguberrien atarian.