Giro onean ospatu dute Artisauen eta Baserritarren Azoka, Arroabean

Urtzi Oteiza | Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 16a

Giro onean ospatu dute gaur Arroabean Artisauen eta Baserritarren Azoka. Eguraldia lagun dutela, Arroako, baina baita inguruko herrietako pertsona ugari bertaratu da. Artisauak lanean ikusteko aukera izan dute, baita era guztietako produktuak erosteko ere.

Urteekin indarra hartzen doa Arroabean antolatzen duten Artisauen eta Baserritarren Azoka. Eguraldi onak animatuta, inguruko herrietako lagun ugari gerturatu da Arroabera, azokan jarritako postuetan kuxkuxeatzera eta, egoki ikusten bazuten, erosketaren bat edo beste egitera. 

Aurtengo aldian berrikuntzak ere izan dira. Esaterako, Jakoba Errekondok landatze egutegia aurkeztu du Elkargunean, baita ekitaldira hurreratu direnen galderak erantzuteko tartea hartu ere. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide