Azpeititik Errezilgo sanmartinetara gaueko autobus zerbitzua egongo da

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 5a

Autobusa gauez.

Sanmartinetako txupinazoa ostiral arratsaldean botako dute Errezilen, eta igandera arte festak ez du etenik izango. Azpeitia eta Errezil artean joan-etorria egiteko gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek.

Errezilgo sanmartinetarako joan-etorria egiteko Azpeitia eta Errezil artean gaueko autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek. San Martin jaietako txupinazoa ostiralean, azaroaren 7an, 19:00etan botako dute Errezilen. Igande arratsaldera arte festetako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Azaroaren 7tik 8rako goizaldean izango da autobus zerbitzu berezia: Errezildik 02:00etan eta 04:30ean irtengo du autobusak eta Azpeitira (anbulatorio aurreko geralekura) 02:15ean eta 04:45ean iritsiko da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide